Gaurkotasuna https://ee33.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna.html Sat, 17 Jan 2026 19:01:16 +0000 Joomla! - Open Source Content Management eu-es idoia@fitbak.com (euskal.org) 10.000 bisitari baino gehiago eta lehen mailako teknologia- eta prestakuntza-eskaintza bildu ditu Euskal Encounterren 33. edizioak https://ee33.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/2326-10-000-bisitari-baino-gehiago-eta-lehen-mailako-teknologia-eta-prestakuntza-eskaintza-bildu-ditu-euskal-encounterren-33-edizioak.html https://ee33.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/2326-10-000-bisitari-baino-gehiago-eta-lehen-mailako-teknologia-eta-prestakuntza-eskaintza-bildu-ditu-euskal-encounterren-33-edizioak.html

• 5.000 parte-hartzaileak jarduera bizian izan dira arlo guztietan, eta teknologian, prestakuntzan, entretenimenduan eta sormen digitalean oinarritutako 200 proposamen baino gehiagotan parte hartu dute.

• Hitzaldi eta tailerretako parte-hartzea nabarmen altua izan da aurten. Egungo ingurune digitalaren erronka handiak izan dira hizpide: adimen artifiziala, zibersegurtasuna, enplegua eta ziberindarkeria. AA izan da protagonista, gizartean, lanean eta hezkuntzan duen eraginari buruzko saioekin.

• 33. edizioaren babesle dira Euskaltel Fundazioa, Eusko Jaurlaritza SPRIren bidez, eta Bizkaiko Foru Aldundia. BBK Fundazioa eta Euskaltel ere laguntzaile dira.


(Uztailak 27, Barakaldo, Bizkaia) Euskal Encounter 33k nota bikaina atera du beste behin ere, eta antolatzaileak oso pozik daude helburu guztiak bete direlako. Estatuko LAN party handiena Europako podioan ere badago, zale gehien erakartzen dituen hitzorduen artean baitago. Azpimarratzekoa da aurtengo 5000 parte-hartzaileen inplikazio handia, baita Openguneak, publikoarentzat zabalik dagoen eremuak, lortutako arrakasta: 10.000tik gora bisitari hartu ditu, puntako prestakuntza-eskaintzak eta stand teknologikoek erakarrita.

200 jarduera baino gehiago izan dira lau egunez, eta hitzaldi eta tailerretako parte-hartze marka altuenetarikoa lortu da aurten. Zalantzarik gabe, komunitate digital eta teknologikoarentzako erreferentziazko bilgunea da Euskal Encounter. Hitzaldien eta lehiaketen erdigunean egon da adimen artifiziala, eta teknologia horren aukerak izan ditugu aztergai hezkuntzaren, ikerketaren, osasunaren eta kultura digitalaren arloetan, baita aurrez aurre jarri dizkigun dilema etikoak ere. Bideojokoek gizartea eraldatzeko tresna gisa duten ahalmena ere hizpide izan dute adituek, eta teknologia-munduak eskaintzen dituen enplegu-aukeren inguruan informatzeko hitzaldi eta tailerrak ere gauzatu dira, besteak beste.

Arreta berezia piztu du Médicos del Mundo erakundeak ziberindarkeriei buruz eman duen saioak, adingabeek eta gazteek sare sozialetan dituzten arriskuei buruz ohartarazi baitu. Aurten ere, hitzaldien eta tailerren gunea hausnarketarako eta ikaskuntzarako espazioa izan da, eta topaketa honen apustua agerian utzi du: heziketa eta eraldaketa sustatzea.

Javier Gómez-Arruek, Euskal Encounterren antolatzaile nagusiak, azpimarratu du ekitaldiak komunitatea sortzeko, ezagutzak partekatzeko eta talentua bultzatzeko konpromisoa berritzen duela urtero: "Teknologia eta sormena bateratzen dituen espazioa izaten jarraitu nahi dugu, gizarte-eragin positiboa sortzeko, etorkizunaren ikuspegia kontuan hartuz". Gainera, adierazi du hasierako helburu guztiak bete direla, ekitaldia erreferentziazko hitzordu teknologiko gisa mantentzen baita profesionalentzat, ikasleentzat eta berrikuntzan interesa duten pertsonentzat.

Gómez-Arruek boluntarioen funtsezko lana eskertu du. 70 pertsonaren inplikazioari esker, topaketak kalitate eta profesionaltasun handiko emaitzak lortu dituela jakinarazi du.


Hobetzeko bokazioa

Egunotan burututako lehiaketen sari-banaketen ondoren amaitu da bilkura. Sormen digitala, hardwarea, software librea, aisialdiko jarduerak, streaminga eta bideojokoak izan dira LAN partyko jarduera-arloak. Gainera, nabarmentzekoa da adiskidetasuna nagusi dela Euskal Encounterren. Lehiaketen ostean, batez ere proba teknologikoenetan, partaideak euren estrategiak komentatzeko eta esperientziak trukatzeko elkartu ohi dira.

Azkenik, Javier Gómez-Arruek iragarri du, edizio honen arrakastaren ondoren, hurrengo urtean pentsatzeko momentua dela, baita gogobetetze-inkesten emaitzetan proposatutakoa aztertzeko ere. Datorren hitzordua 2026ko uztailaren 23tik 26era ospatuko dela aipatu du.

]]>
press@euskalencounter.org (infotres) Albisteak Sun, 27 Jul 2025 11:39:04 +0000
Teknologia, gizarte-aldaketaren aliatua: adimen artifiziala, bideojokoak eta sareak enpatiaren eta gizarteratzearen zerbitzura https://ee33.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/2324-teknologia-gizarte-aldaketaren-aliatua-adimen-artifiziala-bideojokoak-eta-sareak-enpatiaren-eta-gizarteratzearen-zerbitzura.html https://ee33.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/2324-teknologia-gizarte-aldaketaren-aliatua-adimen-artifiziala-bideojokoak-eta-sareak-enpatiaren-eta-gizarteratzearen-zerbitzura.html

• Euskal Encounter topaketako hizlariek aldarrikatu dute teknologia berriek gizarte kontzienteagoa, bidezkoagoa eta prestatuagoa eraikitzeko potentzial soziala dutela.

• Etorkizuneko profesionalen prestakuntzatik hasi eta ziberindarkerien aurkako borrokaraino, teknologia berriek botere eraldatzailea dutela erakusten dute, etikaz, zentzu kritikoz eta hezkuntza-asmoz aplikatzen badira.

• 33. edizioaren babesle dira Euskaltel Fundazioa, Eusko Jaurlaritza SPRIren bidez, eta Bizkaiko Foru Aldundia. BBK Fundazioa eta Euskaltel ere laguntzaile dira.


(Uztailak 26, Barakaldo, Bizkaia) Euskal Encounterren, adimen artifizialaren eta teknologia berrien aukerak ez ezik, teknologia horiek eraldaketa sozialeko eragile gisa dute ahalmena ere hizpide izan da. Lau hizlarik erakutsi dute bideojokoek enpatia susta dezaketela, AAk etorkizuneko profesionalen prestakuntza hobetu dezaketela eta sentsibilizazio digitala funtsezkoa dela ziberindarkeria prebenitzeko. Hezkuntzaren, osasunaren eta bizikidetzaren arloei begira, mezu argia plazaratu dute: teknologia, ondo erabilita, aliatu ahaltsua izan daiteke gizarte kontzienteagoa, inklusiboagoa eta prestatuagoa eraikitzeko.

Juan Luis López Aranguren Zaragozako Unibertsitateko ikertzaile eta irakasleak adierazi duenez, adimen artifiziala sakonki eraldatzen ari da gizarte zientziak eta hezkuntza esparrua. Baina, aldi berean, ikasle askok uste dute adimen artifizialak erabat ordezka dezakeela beren lana, ez baitituzte mugak ulertzen, ezta berrikuspen kritikoaren beharra ere. Antzeko arazoa sortzen ari da arlo zientifikoan, AAren laguntzarekin sortutako artikuluak ugaritzen ari baitira. Horrek edukien fidagarritasunari buruzko erronka berriak planteatzen ditu.

Ildo horretan, Daniela Margot Avello Sáez Txileko Unibertsitate Katolikoko ikertzaile-irakasleak uste du "AAk aukera ematen diela ikertzaileei eraginkorragoak izateko eta ikasleei ezagutzak arinago eskuratzeko”, baina “dilema etiko garrantzitsuak” ere planteatzen dituela jakinarazi du. Adibidez, osasun-eremuan, eztabaida sortzen du prozesu klinikoetan adimen artifiziala ezartzeak. "Paziente asko ez dira eroso sentitzen mediku batek bere diagnostikoa adimen artifizialean oinarritzen badu", dio Daniela Margotek. Aditu txiletarrak profesionalen prestakuntza bultzatzen du, bideojoko hezitzaileen bidez kasu klinikoak ikuspuntu etiko batetik aztertzeko.

Arangurenek beste kezka bat ere azaldu du: AAk laguntza psikologikorako tresna gisa izan duen gorakada, erabilera-joeren azken txostenak adierazten duenez. "Kezkagarria da giza elkarrekintza ordezkatzea”, teknologia horren erantzuteko moduaren ondorioz. Hau da, adimen artifizialak mesede gutxi egin diezaioke "terapeuta" gisa erabiltzen duenari, atsegin egiteko prestatuta baitago.

Bideojokoen hezigarritasuna

Koldo Gutierrez EUNEIZ Unibertsitateko irakasle, kazetari eta dibulgatzaileak defendatu du bideojokoek heziketarako eta eraldaketarako gaitasun handia dutela. "Bideojoko independente batzuek errealitate zailak bizi dituzten pertsonen azalean jartzera gonbidatzen gaituzte: migraziotik hasi eta genero-identitateraino edo gerrako traumetaraino". Gutierrezen ustez, horrelako jokoek enpatia sustatzen, beste ikuspegi batzuk ulertzen eta dilema moralak modu seguruan esploratzen laguntzen dute.

Funtsezkoa iruditzen zaio ikasgelak metodologia malguagoetara irekitzea, begi bat alderdi pedagogikoan eta bestea etikoan jarrita. "Denak ez du balio. Ikasleei entzun behar diegu, tresnak probatu egin behar ditugu eta ikasgelan zer sartu eta zer ez erabaki behar dugu. Batzuetan, ikasleek azaldu ostean konturatzen gara zenbateko balioa duten tresna batek."

Ziberindarkeriak

Médicos del Mundo Euskadi erakundeko Jésica Vázquez Rodríguezek alarma piztu du adingabe askok jasaten dituzten ziberindarkeriei buruzko hitzaldian. Errealitate hori areagotzen ari da, eta gero eta gehiago kezkatzen ditu gizarte- eta hezkuntza-arloko profesionalak. "Jazarpena, irudi intimoak lortzeko manipulazioa edo sare sozialen bidez estortsioa ugaritzeak kezkatzen gaitu", ohartarazi du.

Ziberindarkeria mota ohikoenak sexu-izaerakoak dira, hala nola argazki edo bideo intimoak bidaltzeko presioa, genero-arrazoiengatiko ziberindarkeria matxista eta gutxiengo sexualetako pertsonei zuzendutako erasoak. Horiek guztiek oinarrizko eskubideak urratzen dituzte eta inpaktu psikologiko handia eragiten dute biktimengan, askotan ez baitute tresnarik gertatzen ari zaiena identifikatzeko edo jakinarazteko.

Egoera horren aurrean, premiazkoa da sentsibilizazio- eta prebentzio-lanak txiki-txikitatik ezartzea ikastetxeetan, institutuetan eta familietan, "ingurune seguruak sortuz, haurrek beldurrik gabe adierazteko zer gertatzen zaien".

Opengunea beteta

Gaur, larunbata, Opengunea bisitatzeko azken eguna dute bisitariek, stand teknologikoez eta doako hitzaldi eta tailerrez gozatzeko. Jendetza handia izan da egunotan, eta antolatzaileak oso pozik daude espazio horrek izan duen harreragatik.

Topaketa bihar amaituko da, 17:00etan, sari-banaketen ondoren. Sormen digitaleko, hardware-ko, software libreko, aisialdi jardueretako, streaming-eko eta bideojokoetako lehiaketetako irabazleak ezagutu ahal izango ditugu bihar.

]]>
press@euskalencounter.org (infotres) Albisteak Sat, 26 Jul 2025 13:09:51 +0000
Adimen artifiziala espiritu kritikoarekin erabiltzea gomendatzen dute adituek, gure etorkizuna markatuko duen teknologia zuzen erabiltzen laguntzeko https://ee33.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/2321-adimen-artifiziala-espiritu-kritikoarekin-erabiltzea-gomendatzen-dute-adituek-gure-etorkizuna-markatuko-duen-teknologia-zuzen-erabiltzen-laguntzeko.html https://ee33.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/2321-adimen-artifiziala-espiritu-kritikoarekin-erabiltzea-gomendatzen-dute-adituek-gure-etorkizuna-markatuko-duen-teknologia-zuzen-erabiltzen-laguntzeko.html

  • Euskal Encounterren bildutako adituek diote adimen artifiziala eraldatzen ari dela lana, harremanak eta kulturaren eskuragarritasuna, baina erabilera akritikoaren arriskuez ohartarazten dute.
  • Gizakien eta agente adimendunen arteko hibridazioak baldintzatutako etorkizuna iragarri du Adrián Bertol Euskaltel-DigitalMasOrange enpresako kideak, eta Borja Balpardak (Data Value Management) ohartarazi du "inoiz ez fidatzeko AArekin, ezin baduzu esandakoa berrikusi".
  • Moviltik-eko José Luis Roncerok azpimarratu du adimen artifiziala kultur sorkuntza demokratizatzen laguntzen ari dela, baina azpimarratu du kontua ez dela "kopiatzea”, baizik eta “eraldaketa eragin eta ekarpenak egitea".
  • 33. edizioaren babesle dira Euskaltel Fundazioa, Eusko Jaurlaritza SPRIren bidez, eta Bizkaiko Foru Aldundia. BBK Fundazioa eta Euskaltel ere laguntzaile dira.

     

    ]]> press@euskalencounter.org (infotres) Albisteak Fri, 25 Jul 2025 14:14:32 +0000 Milaka teknologia zale bilduko dira BECen, Euskal Encounter topaketan, sektore digitalaren hitzordu handienean https://ee33.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/2315-milaka-teknologia-zale-bilduko-dira-becen-euskal-encounter-topaketan-sektore-digitalaren-hitzordu-handienean.html https://ee33.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/2315-milaka-teknologia-zale-bilduko-dira-becen-euskal-encounter-topaketan-sektore-digitalaren-hitzordu-handienean.html

    • Uztailaren 24tik 27ra, 4.000 ordenagailu eta 5.000 parte-hartzaile baino gehiago elkartuko dira Barakaldon, eta 200 jarduera inguru izango dira. Publiko zabalarentzako gune irekia ere egongo da, hitzaldi, tailer eta standekin, baita 3D inprimaketarako espazioa, ekimen solidarioak, hezkuntza-teknologiako proposamenak eta bideojokoen sektorearekin loturiko eremuak ere.
    • Interesa duten pertsona guztientzako prestakuntza-eskaintza handia izango da: adimen artifizialaren erronkak, sektore teknologikoetako lan-aukerak, ziberindarkeria, hezkuntzarako tresna digitalak eta zibersegurtasuna izango dira hizpide, besteak beste.
    • 33. edizioaren babesle dira Euskaltel Fundazioa, Eusko Jaurlaritza SPRIren bidez, Bizkaiko Foru Aldundia eta BBK Fundazioa, Euskaltelen laguntzarekin.
    ]]>
    press@euskalencounter.org (infotres) Albisteak Thu, 17 Jul 2025 11:20:24 +0000
    Euskal Encounter 33aren txostena https://ee33.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/2313-euskal-encounter-33aren-txostena.html https://ee33.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/2313-euskal-encounter-33aren-txostena.html Euskal Encounterren txostena deskargatzeko, sakatu hemen

    ]]>
    press@euskalencounter.org (infotres) Albisteak Wed, 16 Jul 2025 10:06:20 +0000