Aurkezpena

Esports-en Europa mailako lehiaketa bat da Gamegune.

2003 urtean hasi zen, Counter-Strike 1.6 lehiaketa gisa, eta CPLrako (Cyberathlete Professional League) leku bat eskaini zuen sari gisa. Irabazlea Dallasera joan zen finalean parte hartzera.

Gamegune bakoitzean, hainbat nazionalitatetako taldek hartu dute parte. Gehienak europarrak izan dira, baina izan dira Hego Amerikako, Ipar Amerikako eta Asiako hainbat herrialdetako parte-hartzaileak ere.

Gamegune 11 aldiz egin da Euskal Encounterren barruan, eta 2 aldiz Mexikon, Aldea Digital topaketaren barruan.

2014 urtean Euskalduna Jauregian egin zen lehen aldiz ekitaldi bereizi gisa, 2015 urtean Guggenheim Bilbao Museoan, 2016 urtean Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian, 2017 urtean Donostiako Tabakaleran, 2018 urtean Gasteizko Europa Biltzar Jauregian eta 2019 urtean Euskaltelen egoitzan, Bizkaiko Teknologia Parkean.

2020an eta 2021ean online egin zen, eta 2022an Bilboko B Acceletator Tower-en (BAT).

2023an eta 2024an, GameGune Arabako Parke Teknologikoaren Eraikin Nagusian egin zen.

Aurten, GameGune 2025 Bilbao Exhibition Centren (BEC) egingo da.

 

x facebook youtube  twitch 

 

Babesleak: