Zatoz

PARTY GUNEA:

 

Noiz

2025ko Uztailaren 24tik 27ra

Non

Bilbao Exhibition Centre (BEC), 5. pabiloia

HEGOA Sarerra:

Rda. Ismael Gorostiza, 
48903 Barakaldo – Bizkaia

Nola heldu

GPS koordenadak: 43.285334,-2.992063

Metroz: Ansio-ko geltokia

Nola heldu buruzko informazio gehiago.

Gainera, Azkonek mapa bat prestatu du Barakaldoko leku interesgarriekin.

Akreditazioa

Akreditazioa Uztailaren 23an, asteazkena, hasi eta 27an, igandea, bukatuko da, bulegoaren ordutegia honako hau izanik:

Asteazkena 23
16:00 22:00
Osteguna 24
10:00 22:00
Ostirala 25 10:00 22:00
Larunbata 26 10:00 22:00
Igandea 27 10:00 17:00

Atseden lekuari buruzko informazioa

Atseden gunea 23 egunetik hasita egongo da erabilgarri. Barrutia 27an utzi beharko da partya bukatutakoan. 

Ezin izango da Arau orokorretan jasotako baldintzak betetzen ez dituzten dendarik edo koltxonetarik jarri, baldin eta antolakuntzak arrazoi justifikatu batengatik onartu ez badu.

Denok gure eskaerari jaramon egin ezkero leku arazorik ez izatea espero dugu, eta zuen laguntza aurretik eskertzen dizuegu.

Gora itzuli

Dutxa zerbitzua

5. pabiloian dauden gizonentzako dutxak.

Dutxak itxita egongo dira ondorengo orduetan:

11:00 - 12:00

14:00 - 15:00

17:00 - 18:00

21:00 - 22:00

3. pabiloian dauden emakumeentzako dutxak.

Dutxak itxita egongo dira ondorengo orduetan:

10:00 - 11:00

13:00 - 14:00

16:00 - 17:00

20:00 - 21:00

Gora itzuli

Eguneko sarrerak

Euskal Encounter-eko ordenagailu-zonan izateko bi modu daude: 4 egunetarako sarrera ohiko bidetik lortu (ordenagailuarentzako lekuarekin edo ordenagailuarentzako lekurik gabe izan daitekeena), edota eguneko sarrera erosi. Eguneko sarreraren prezioa 15 €-takoa da eta akreditazio bulegoan eros daiteke, balioa duen ordutegiaren barruan.

Eguneko sarreren balioa 10:00-tatik 22:00-tara izango da, eta uztailak 24, 25 eta 26 egunetan bakarrik izango dira salgai (osteguna, ostirala eta larunbata).

Eguneko sarrera batek ez du partyan ordenagailua konektatzeko eskubiderik ematen.

 

Gainera Euskal Encounterrek gune ireki bat dauka, doakoa, edonor sar daiteke, topaketan parte hartu edo ez. 

OPENGUNE-ari buruzko informazio gehiago hemen

x facebook youtube instagram  twitch