Ez dio axola scener bat zaren, gamer bat zaren, modding-a gustuko duzun, beti lekuz kanpo zauden... Atal hau zurea ere bada! Gauza bakarra eskatzen dizugu: utzi lotsa alde batera.
- Plastilina-lehiaketa
- Marrazketa analogikoa
- Bideojoko-triviala
- Musika-triviala
- Zinema-triviala
- Super Mega Ultra Fast marrazki analogikoa
- Ipuin laburren lehiaketa. LA-BUR
- Kutxa bat
- Scalextric sari nagusia
- Eztabaida absurdo-frikiaren liga
Plastilina-lehiaketa
Plastilina emango dizugu eta zuk artea jarriko duzu. Aurkeztu zure sorkuntza eta erakutsi zer sortzeko gai zaren eskutxo horiekin.

Euskal Encounter 32ko plastilinazko irudia - Egilea: 'SergioVazq'
Marrazketa analogikoa
Euskalean dena ez da PCaren kontua. Gaia, papera eta arkatza emango dizkizugu, "antzinako eran" marrazteko orduan zein originala zaren eta zein talentu duzun erakusteko.

Euskal Encounter 32ko Marrazki analogikoa - Egilea: 'napacool'
Bideojoko-triviala
Bideojokoez asko dakizula uste duzu? Euskal osoan beste inor baino gehiago? Zatoz bideojokoen tribalera eta erakutsi.
Musika-triviala
Musika gustatzen zaizu? Berdin dio zure ezagutza-mailak, pasa zaitez trivial honetatik kantu eta kantuen artean denbora luzea pasatzeko.
Zinema-triviala
Elezaharrak dioenez, zazpigarren arteko jakintsuenak bakarrik dira gai Trivial zinemako final handirako sailkatzeko. Egia esan, gero eta jende gehiagok ematen du izena eta harritu egiten da bere ezagutzarekin, baina Disney, Nolan edo Michael Bay filmei buruz bakarrik dakitenek ere ondo pasatzen dute.
Super Mega Ultra Fast marrazki analogikoa
Denbora polita eman nahi duzu marrazten? Egun jakin batean, ordu jakin batean, zuen irudimena askatzeko deia egingo dizuegu... baina oso azkar, minutu gutxi batzuk izango baitituzue proposatzen dizueguna marrazteko.
Ipuin laburren lehiaketa. LA-BUR
Aurten ikasi dugu, eta gai zehatz bat emateaz gain, muga batzuk jarriko dizkizuegu, zuen ipuinak, ohi bezain bikainak izateaz gain, egun batean testu guztiak irakurri behar dituztenek onartzeko moduko zerbaitetan kondentsatuta egon daitezen.
Kutxa bat
Kutxa bat dago. Zuen postuan geratzea eta zer gertatzen den ez jakitea aukeratu dezakezue... edo kutxa.
Scalextric sari nagusia
Asfaltoaren deia sentitzen duzu? Abiadura zainetan daramazu txikitatik edo pista elektrikoen magia aurkitu berri duzu? Orduan presta zaitez, Scalextriceko Txapelketa hastear dagoelako eta pilotu ausartenak bilatzen dituelako... belaunaldi guztietakoak!
Eztabaida absurdo-frikiaren liga
Batmanek Goku garaitu dezake biek Crocs eramaten badute? Erabilgarriagoa al da laser sablea edo Intsusaren Makiltxoa lata bat irekitzeko? Animeko zein pertsonaia izango litzateke auzo-komunitate bateko kudeatzailerik onena?
Galdera hauek zentzuzkoak iruditzen bazaizkizu, hau da zure lekua! Eztabaida absurdo-frikiaren liga, argumentu ilogikoenak umore, asmamen eta frikada hutsezko guduetan aurrez aurre jartzen dituen txapelketa da. Hemen, garrantzitsuena ez da arrazoia izatea... baizik eta defendaezina grinaz defendatzea!.


