Euskal Encounter 33-an honako hitzaldi eta jarduera hauek izango ditugu. Guztiak Partyplaceko Erabilera Anitzeko Gunean egingo dira.
* Oharra: jarduera bakoitzaren ordutegia Euskal Encounter 33-ko egitarau ofizialean argitaratuko da eta webgunean, Intranetean eta pantailetan iragarriko da.
Hack It / Solve It How-to
Aurreko edizioetan klasiko bihurtu den ordubeteko hitzaldi hau emango dugu berriz ere. Zuen zalantzak eta maila batzuk argituko ditugu, eta Hack It / Solve It lehiaketan parte hartzeko aholkuak emango ditugu. Parte hartzen duzun lehen aldia izan edo ez, oso gomendagarria da parte hartzea, azken nobedadeen berri izateko.
Jarduera honen amaieran, Hack It / Solve It-en ohiko hasierako bilera egingo dugu, eta, ondoren, lehiaketa hasiko da.
Gymkana: Software Librea
Software libreko tresnak erabiliz ikasi eta gozatu, beste parte-hartzaile batzuekin lehiatuz. PartyNet-en izena eman behar da parte hartzeko.
Hack It / Solve It EE33 soluzioak
Edizio honetako Hack It/Solve It mailak azalduko ditugu eta soluzioak komentatuko ditugu parte-hartzaileekin batera.


