Lanen aurkezpena: Partehartzaile bakoitzak izena eman eta lana Intranetera igo beharko du, parte hartu nahi duen kategorira. Bere lana ondo igo duela egiaztatu dezake ere.
Tresna digital baten bidez irudi baten ezaugarriak aldatzeko teknika, prozesua eta emaitza da argazkien itxuraldatzea. Irudi batetik beste irudi bat, aldatua, sortzeko aukera ematen du teknika horrek.
GAIA: Deskarbonizazioa. Betetzen ari gara?
Adibidea: https://pixnio.com/free-images/2018/07/19/2018-07-19-17-07-00-1152x785.jpg
Erakutsi zuen ikuspegia etorkizuneko amaiera irudikatuko duen fotomuntaia baten bidez, egiten ari den moduari buruz duzuen iritziaren arabera.
Edozein irudi erabili dezakezue baldin eta norberaren irudia, copyright gabeko stock batetatik hartutakoa, edo beste edozein eskubide gabeko irudia bada.
Edozein diseinu-programa erabil dezakezue (Photoshop, Illustrator, Freehand, Corel Paint Shop Pro, etab.).
Gehienezko bereizmena: 1280x1024
Onartutako formatuak: PNG (gomendatua) eta GIF.
Egileak, marrazkia lortu aurreko 5 urrats eta erabilitako irudiak, entregatu behar ditu gutxienez. Urratsak honela zenbakitu behar dira: azken irudiaren izena GOGO.PNG bada, honela izendatu behar dira urratsak: GOGO01.PNG, GOGO02.PNG, …, GOGO10.PNG eta GOGO11.PNG, 10 urrats izanez gero. GOGO01.PNG jatorrizko argazkia izango da, inongo iragazkirik gabekoa, eta GOGO11.PNG azken irudia (lehiaketan parte hartuko duena).
Epaimahaiari eta publikoari azaldu behar zaizkie aurreko urratsak.
Lanak fitxategi konprimatu batean (ZIP) entregatu behar dira, erabili diren programen eta tekniken azalpen labur bat (500 karaktere, gehienez ere) duen txt batekin batera.
Partekatuko diren artxiboak azken render-a eta parte-hartzailearen nick-a izango dira.
Egile bakoitzeko lan bakarra onartuko da.
Araudi Orokorra du osagarri araudi honek.
Lehiaketa horretan parte hartzeak berekin dakar haren arauak eta epaimahaiaren erabakia onartzea.

Euskal Encounter 32ko irudi irabazlea - Egilea: '_Bizargorri_' - GAIA: Adimen Artifiziala vs. Giza Adimena



